0004.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

ESPAINAKO TXAPELKETA (SPRINT ETA DISTANTZIA ERTAINA)

Federazio honetatik Sergi Puig Pol eta Jon González García (Zazpi Lagun Kluba) gure kirolariak zoriondu nahi ditugu, distantzia ertaineko Espainiako Txapelketan (MDDR) eta Sprint (DS2) lortutako bigarren postuagatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Bizkaiko Federazioko kide diren gainerako kirolariei.

LURRETARAKO IRTEERAK ZOZKETA

Asteburuko eta Gabonetako irteeretarako zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

NAGUSIAK

TXIKIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

ELURRA DATOR!

Albiste onak neguko kirolak maite dituztenentzat. Lehen elurteak erori dira eta mendiak zuriz estaltzen hasi dira. Espero dezagun joera horrek jarraitzea eta Inmaculadako zubirako eski-estazio guztiak ireki ahal izatea, horrela gure kirolaz gozatu ahal izateko.

2021-2022 LEHIAKETAK

Zorionan eman nahi ditugu Juan Del Campo Hernández eta Aingeru Garay Fernández gure kirolariak, eski alpinoko 2021 – 2022 Denboraldi Olinpikoko Talde Nazionaletan parte hartzeko hautatuak izan baitira.
Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ahaleginagatik eta zorte ona opa.

ELURRETARA IRTEERA 2021-2022

Gogorarazten dizuegu urriaren 13tik azaroaren 11ra bitartean elurretarako irteeretarako aurretiako izen ematea zabalik izango dela. Aurretiako izen emateak gehienez 3 pertsonez osoturiko taldeetan egin ahalko dira, hauek sexu berekoak izan beharko direlarik.

CANDANCHÚ ZABALIK

Albiste onak elur zaletuontzat. Hainbat hilabetez zalantzaz izanez gero Candanchuk ateak zabalduko ditu. Denboraldi berria elurrez betea izatea baino ez zaigu geratzen.

MATXURA KONPONDUTA

Kirol Etxean izandako matxura konponduta dago, beraz posible duzue gurekin 94 441 10 63 telefonoan harremanetan jartzea.

TELEFONO-LINEAREN MATXURA

Kirol Etxeko teléfono zentralitarekin dagoen matxura baten ondorioz, ohiko teléfono bidezko arreta eman ezinik gabiltzala jakinarazten dizuegu.

Larrialdietarako 630 11 56 51 telefonoan jar zaitezkete gurekin harremanetan.

TM, TM1 ETA TM2 TXARTELAK

Gogorarazten dizuegu TM, TM1 eta TM2 federazio-txartelak irailaren 30ean amaitzen direla. Denboraldi osoan zehar egin ditzakezuen estaldurak dituzuenez, berritzea eta asegurua indarrean izatea gomendatzen dizuegu.

Online berritu ditzakezue, gure webgunean: www.fvdi.eus, edo 94 441 10 63 telefonora deituz.

HELBIDERATZEAGATIKO DESKONTUA

Aurreko denboraldietan bezala, deskontua lor dezakezue federazio-txartelak helbideratzen badituzue. Epea irailaren 15etik azaroaren 15era bitartekoa da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo 94 441 10 63 telefonora deituz.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Eskola Kiroleko jarduerak baimendu eta gero, Gabonetako eski eta asteburuetako izotz irteeretan jarraitu beharreko protokoloa ezagutzeko zain gaude. Jaso bezxain pronto irteera horien gaineko datuak eguneratuko ditugu gure webgune eta plataforman. Espero dugu dena ondo joatea eta denboraldi honetan programatutako jarduera guztiak aurrera eraman ahal izatea.

BUELTAN GARA BERRIZ ERE

Gure ordutegia honakoa izango da:
Irailaren 1etik 15era:
Goizez, 9etatik 13etara.
Irailaren 16tik aurrera:
Goizez, 9etatik 13etara eta arratsaldez 17etatik 20etera (ostiral arratsaldeetan izan ezik).

MATXURA KONPONDUTA

Kirol Etxean izandako matxura konponduta dago, beraz posible duzue gurekin 94 441 10 63 telefonoan harremanetan jartzea.

MATXURA

Kirol Etxeko telefonogunean matxura bat izan denez, ez daukagu telefono-linearik. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 630115651 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

OHARRA

Candanchú-ok neguko estazioaren itxieraren iragarkiaren aurrean Euskal Federazioa, Arabakoa eta Bizkaikoa baterako komunikatua egin dugu "No al Cierre de Candanchú".

OHARRA

OPORRAK

Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardialo persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.

Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.

TXAPELKETA LIZENTZIEN BALIOZKOTASUNA

L Txartelen (Tzapelketa Lizentzia) baliozkotasuna ekainaren 30ean butatuko dela gogorarazi nahi dizuegu.

Istripu-aseguruaren estalduraren lehenengo agunetan babesik Gabe geratu ez zaitezen dagoeneko 2021-2022 denboraldirako balio duen Lizentzia berritudezakezuela jakinarazi bahi dizuegu.

ESKOLA KIROLE IRTEERA

Denboraldian zehar ahalegin guztiak egin ditugu Eskola Kiroleko izotz eta elurretako irteerak burutzeko, baina zoritxarrez ezin izan dugu bat bere ere aurrera eraman. Datorren denboraldia ilusio bereziarekin ari gara prestatzen eta espero dugu pandemia kontrolatuagoa egotea eta agintariek gure irteeretan arriskurik ez ikustea.

2020-2021 DENBORALDIA

Eski denboraldia amaitu da, hau pandemiak markatu du (beste guztia bezala). Estazio askok ez dituzte ateak ireki, eta hala egin dutenek oso diru-sarrera txikiak izan dituzte aurreko urtearekin alderatuta. Espero dezagun datorren denboraldirako egoerak hobera egitea, gure agintariek joan-etorriak arriskutzat ez hartzea eskiatzera joan ahal izateko, eta horrela gure kirol zuriaz gozatu ahal izatea.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).