0007.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Aste Buruko Eski Alpetarra - Candanchuko eski estazioa

COM_BOOKINGCALENDARFORJOOMLA_NAVIGATION_PREV_LINK COM_BOOKINGCALENDARFORJOOMLA_NAVIGATION_NEXT_LINK
  A A A O O L I
40  1 2 3 4 5 6
41 7 8 9 10 11 12 13
42 14 15 16 17 18 19 20
43 21 22 23 24 25 26 27
44 28 29 30 31    
  Nagusie Irteerak
  Txiki Irteerak

PARTE HARTZAIDEA:

  • Nagusien Taldea: 2009 / 2010 / 2011 / 2012
  • Txikien Taldea:    2013 / 2014 / 2015 / 2016

IZEN EMATEA/KUOTA:

Aurreinskripzioa honela egin daiteke:

Ikastetxeen/gurasoen bidez.

Banaka, gure Foru Aldundiaren Eskola Kirola programaren web orriaren bidez:  Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren.


1. Haurra ez badago alta emanda Bizkaiko Eskola Kirolean, ezinbestekoa da aurretiko alta egitea.

2. Alta eman ondoren, Bizkaiko Eskola Kirolaren webgunetik bertatik eman ahal izango da izena, honako atal honetara sartuz: INSKRIPZIOA - Izena eman nahi dut - Aita, ama edo tutorea naiz - Nire semea/alaba hastapen- edo jolas-ikastaro batean inskribatu. Ondoren, Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioa hautatu beharko da, eta Neguko Kirolei eta Eski Alpetarrari buruzko jarduera gisa.

Izena 2024ko urriaren 16tik azaroaren 13ra bitartean eman ahal izango da (IKUSI ARAUDIA). Aurreinskripzio bakoitzak 1-4 pertsona ditu.

Plazak zozketaren bidez emango dira.

Zozketaren emaitza saridunen gurasoei jakinaraziko zaie posta elektronikoz.

Irteera bakarrera joan daiteke.

Izena emateko kuota 180eta €koa da. (160 €etakoa materialarekin etorriz gero).

ZURE SEMEAK/ALABAK GAZTEDI PLANA BADU, JAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN 94 441 10 63 TELEFONORA DEITUZ EDO Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. POSTA ELEKTRONIKOZ.

TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:

• Autobusez bidaiatzea.
• Candanchuko ostatua – Pepe Garcés Aterpetxea (ostiral eta larunbatetan) pisten behealdean.
• Eskirako materiala alokatzea: Oholak, makilak, botak eta kaskoa.
• Larunbatetan, gosaria, bazkaria pistetan eta afaria.
• Igandean, gosaria eta bazkaria pistetan.
• Pistetara sartzeko pasa-txartela (Forfaita).
• Irakasle tituludunek emandako ordu biko ikastaroa (larunbat eta igandean).
• Egunekoaren gainerakoa. Federazioaren irakasleen gainbegiradapean).
• Lehenengo arriskuko asegurua.

TXANGOAREN PROGRAMA

OSTIRALA: Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia), Bilbon 19:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 20 edo 30 minutu lehenago egoten. Liedenako La Torre Taberna-Jatetxean afaltzeko geldialdia. Candanchura gutxi gorabehera 23:20an helduko gara, Pepe Garcés Aterpetxean ostatu hartuko dugu, pisten behealdean.

LARUNBATA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala alokatu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen gainbegiradapean). Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu. Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. 16:30etan Aterpetxera joango gara, dutxa hartu eta arropaz aldatzera. El Aguila aterpetxean 20:0etan afalduko dugu.22:00etan, lotara, geletara joango gara.

IGANDEA: Aterpetxean 08:00etan gosalduko dugu. Materiala hartu eta pistetara igoko gara. EEEko irakasle tituludunak emandako ordu biko ikastaroa. Egunaren gainerako orduetan praktika (Federakuntzako begiraleen begiradapean).Pista Handiko Self-Service-an 14:10ean bazkalduko dugu.Bazkaldu ostean, 16:00ak arte eskiatzen segituko dugu. Bilborako buelta. Zuastiko zerbitzu-gunean (Iruñea) geldialdia egingo dugu. 21:00etatik 21:30ak arteko tartean Kaputxinos kalera helduko gara, trafikoaren arabera.

ESKIATZEKO JANZKERA:

 Barruko geruza bat: transpiragarria izan behar du hezetasuna kanporatzeko. Zuntz sintetikozko elastiko termikoa izan daiteke (2 eramatea komeni da)

Tarteko geruza: beroa gorputzean mantentzeko. Azal polarra izan daiteke (2 eramatea komeni da).

Kanpoko geruza:eskiatzeko galtzak eta jaka.

Boten gainetik geratzen diren galtzerdi lodi eta altuak, eski-eskularruak, eski-betaurrekoak.


GARRANTZITSUA

  • Eraman ogitartekoa ostiraleko afarirako.
  • Arropa zuen izen-abizenekin markatzea gomendatzen dizuegu.

  • Eguzki-babesa, kakaoa (ezpainak) eta txokolatina edo barratxo energetikoren bat, txamarren poltsikoetan eraman eta goseak bazaudete goiz erdian edo arratsalde erdian jan ditzazuen.

  • Eraman toalla, txankletak eta zuen garbiketa-beharrak. Aterpean izarak edo edredoia eta mantak ematen dizkizuete.

Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta.

Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.

DIRU-SARRERA

Ordainketa, 96 orduko epean egin beharko duzue, Federazio honen Kutxabankeko kontuan ES32 2095 0360 18 3830811741, diru sarketa bat eginez, umearen izen abizenak jarriz.

ARAUDIA:

  • Arratsaldeko 19.00etan aterako da autobusa, Bilbon,  Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia).
  • Eskola umeek arropa egokia eta osagarriak (betaurrekoak, eskularruak, krema etab.) eraman beharko dituzte eta baita ostiral gauerako janaria ere.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. (Federazioak emango dio kaskoa ume bakoitzari).
  • Eskola ume bakoitzak identifikatzeko petoa eduki beharko du eta ikusteko moduan eraman beharko du beti.
  • Candanchuko eskolako tituludun irakasleek emango dituzten lau eskola orduetan nahitaez parte hartu beharko da.
  • Arduradunak adieraziko du zen pistetan egin ahal izango den eski librea.
  • Taldeak egingo dira eta talde horien buru diren monitoreen lana eskola umeak babestu eta zaintzea izango da.
  • Irteera bakoitzean 5 heldu joango dira, Federazioko arduraduna eta 4 monitore.
  • Irteera gunetik irten eta berriz hara heldu arte lau arduradun horiek izango duten umeen ardura.
  • Umeren batek diziplina hutsegitea egingo balu, eskola umea ohartarazi egingo litzateke.
  • Beste hutsegite bat eginez gero, umeak ezin izango luke Federazioak antolatutako beste irteeraren baten parte hartu.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).