Istripuen aurrean jarduteko protokoloa
Kirol jardueraren praktikan istripurik izanez gero, federatu lez horrela jokatu behar izango duzu:
A) ESPAINIAR estatuan:
1- GEHIENEZ 7 EGUNEKO EPEA DAGO HELVETIA ASISTENTZIAKO PLATAFORMEI ISTRIPUAREN BERRI EMATEKO. HORRETARAKO, HURRENGO ZENBAKIETARA DEITU BEHAR DA:
900 404 444 TELEFONOA
Lesionatutako pertsonaren izen-abizenak eskatuko dituzte, baita txartelaren modalitatearen arabera dagokion poliza-zenbakia ere:
Aisia-poliza (A3, TM, TM1, TM2 eta E1 txartelak): poliza zenbakia:
Lehiaketa poliza (L eta H): poliza zenbakia: 55687944
Dagokion izapidea hasiko da eta federatuari hurrengo datuak eskatuko dizkizute:
- Datu pertsonalak.
- Istripua azaltzea.
- IZAPIDE ZENBAKIA emango dizute.
BEHIN DATU HORIEK HARTUTA, TELEFONO ARRETA GUNEAK JOAN BEHAR IZANGO DUZUN GERTUENEKO ZENTRO MEDIKOA JAKINARAZIKO DIZU.
2- FEDERAZIOAREKIN HARREMANETAN JARRI ISTRIPU PARTEA IDAZTEKO (HORRETAN IZAPIDE ZENBAKIA ETA FEDERAZIOAREN IZENPEA NAHIZ ZIGILUA AGERTU BEHAR DIRA) eta E-POSTAZ BIDALI GAINERAKO AGIRIEKIN BATERA (txosten medikoak, medikuek agindutakoak, etab.), HURRENGO HELBIDETARA:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
LARRIALDIAK
Larrialdirik izanez gero, federatua izanik, 24 orduko asistentzia telefonora deitu behar duzu. Bertan larrialdia koordinatuko dute hitzartutako zentro bateko larrialdiko asistentziara joateko:
+34 914 522 915 TELEFONOA
HITZARTUTAKO ZENTROAK
Polizak estalitako asistentzia medikoak zentro medikoetan eskainiko dira edo erakundeak hitzartutako medikuek emango dituzte.
GARRANTZITSUA: Sozietateak ez ditu bere gain hitzartu bako zentroetan edo Gizarte Segurantzakoetan emandako asistentzietatik eratorritako gastuak, salbu bizitza salbatzeko horiek jaso behar direnean.
B) ATZERRIAN:
Bidaiako laguntza-telefonora deitu:
900 404 444
• Federatuari adierazten dioten osasun-zentrora joatea.
• Fakturak eta agiri medikoak gorde.
• Allianzek ordainduko ditu gastuak.
• Itzulketa eskatu Allianzari BMS bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Behar diren agiriak:
- Federazioak izenpetu eta zigilatutako istripu-partea.
- Fakturak.
- Txosten medikoak.
- Medikuek agindutakoak (behar izanez gero).
- NANa.
- Kontu korrontea.
- Federazio-txartelaren kopia.