
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Joan den igandean amaitu genituen izotz gaineko patinajeko eskola-kiroleko irteerak. Denboraldi honetan parte hartze handia egon da eta ondo pasatzeko eta ikasteko gogo handia. Eskerrak eman nahi dizkiegu Federazioko begiraleei egiten duten lan handiagatik.
Datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.
Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Denboraldi honetan ez dugu irteerarik atzeratu behar izan eta asteburu guztietan egin ahal izan dira.
Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure begiraleei egindako lanagatik; izan ere, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure eskola-kirolaren benetako protagonistak dira.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.
Federazio honek berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi du, eta bat egiten dugu Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek koordinatutako kanpainarekin. Kanpainaren leloa "Indarkeria matxista ukatzea hura babesteko modu bat da. Bat egin dezagun gelditzeko ". Kanpaina honek herritarrak interpelatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duten diskurtsoen aurrerapenari aurre egiteko.
Dagoeneko kontsultatu dezakezue denboraldi honetako federazio-txartelei buruzko informazio eguneratua. Gure kirolaren ezbehar-tasa altuak aseguru-konpainia aldatzea eragin du berriro, eta, ondorioz, txartelen azken prezioa igo egin da. Espero dezagun denboraldi honetan eguraldia lagun izatea, gure kirolez gozatu ahal izateko.
Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA