
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Dagoeneko eskuragarri duzue gure webgunean Eskola Kiroleko jarduerei buruzko informazioa. Esteka hauetan eskura dezakezue:
Canicross: Txakurkros (Korrican)
Eski alpinoa asteburuan: Aste buruko eski alpetarra
Izotz gaineko patinajea: Izotzaren gaineko patinajea
Jakinarazten dizuegu datorren irailaren 11n hasiko dela Eskola Kirolaren programako Canicros-en irteeretan izena emateko epea. 2010etik 2013ra bitartean jaiotako ikasle guztiak animatzen zaituztegu jarduera hori probatzera, ziur baikaude gustatuko zaizuela.
Irteera horiei buruzko informazio guztia esteka honetan duzue: Txakurkros (Korrican)
Oporretatik bueltan gaude. Jakinarazten dizuegu irailean eta urrian gure jendaurreko ordutegia astelehenetik ostiralera dela, 9: 00etatik 13:00etara. Gurekin harremanetan jar zaitezkete 94 441 10 63 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz.
Federazio honetako egoitza abuztuan oporrengatik itxita negongo da. Hala ere, guardiako persona bat egongo da sortu letezkeen gaietarako.
Gurekin harremanetan jarri zaiteskete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan eso 630 11 56 51.
Joan den igandean amaitu genituen izotz gaineko patinajeko eskola-kiroleko irteerak. Denboraldi honetan parte hartze handia egon da eta ondo pasatzeko eta ikasteko gogo handia. Eskerrak eman nahi dizkiegu Federazioko begiraleei egiten duten lan handiagatik.
Datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.
Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Denboraldi honetan ez dugu irteerarik atzeratu behar izan eta asteburu guztietan egin ahal izan dira.
Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure begiraleei egindako lanagatik; izan ere, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure eskola-kirolaren benetako protagonistak dira.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik eta datorren denboraldian itxarongo zaituztegu.
Federazio honek berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi du, eta bat egiten dugu Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek koordinatutako kanpainarekin. Kanpainaren leloa "Indarkeria matxista ukatzea hura babesteko modu bat da. Bat egin dezagun gelditzeko ". Kanpaina honek herritarrak interpelatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duten diskurtsoen aurrerapenari aurre egiteko.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA