0002.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Izotzaren Gaineko Patinajea - Gasteizko izotz pista

COM_BOOKINGCALENDARFORJOOMLA_NAVIGATION_PREV_LINK COM_BOOKINGCALENDARFORJOOMLA_NAVIGATION_NEXT_LINK
  A A A O O L I
22    1 2 3 4
23 5 6 7 8 9 10 11
24 12 13 14 15 16 17 18
25 19 20 21 22 23 24 25
26 26 27 28 29 30   
  Irteerak

Parte Hartzea:


2007 / 08 / 09 / 10 / 11 / 12 / 2013 / 2014 / 2015 urteetan jaiotako ikasleek parte ahal izango dute.

Izen Ematea/Kuota:

Izen-ematea 2022 abenduaren 14tik egin ahal izango da, bai ikastetxeen edo Guraso Elkarteen bidez, bai banaka (Eskolakoa edo/eta Gaztedi). Taldeek gehienez 25 partaide izango dituztelarik. (ARAUDIA IKUSI).

BANAKAKOA-GAZTEDI: Izen-ematea gurasoak edo tutoreak egin behar izango du (aurrez aurre edo telefonoz) Federazio honetan zuzenean. Eskatutako datuak hurrengo hauek izango dira: Izen/abizenak, jaiotze data, harremanetarako telefonoa(k), Aitaren edo Amaren helbide elektronikoa, ikastetxea, Udala eta Gaztediren kasuan (azken 10 digituak).

BIZKAIKO IKASTETXEA/GURASOEN ELKARTEA: Izen ematea zure Ikastetxeak edo Guraso Elkarteak egin beharko du, gure Aldundiaren Eskola Kirolaren programaren bidez.

PLAZAZ IZENA EMATEN DEN HURRENKERAN EMANGO DIRA.

Izen emateko kuota 20 €takoa da.


TXANGOAK HONAKO ALDERDIAK DITU:

• Autobusez bidaiatzea
• Pistan sartzea, patinak eta kaskoa alokatzea.
• Ordubeteko ikastaroa.

TXANGOAREN PROGRAMA

Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia), Bilbon 09:00etan. Puntual izatea eskatu nahi dizuegu, saiatu irteteko ordua baino 10 edo 15 minutu lehenago egoten.
Gasteizko Izotz Pistara 10:00etan helduko gara.
Ikastaroa 10:15ean gutxi gorabehera hasiko dugu. Ikastordu horretan irristatzen ikasi eta hobetzeko ariketak eta jolasak egongo dira.
Izotz-pistatik 12:50ean aterako gara.
14:00etan Kaputxinos kalera helduko gara.

Garrantzitsua:

Ogitartekoa edo antzeko zer edo zer eroan hamaiketakorako.

Eroan arropa egokia: kaleko arropa arrunta, ondo babestuta joan baina mugitzen utziko zaituzten jantziekin (ez ekarri bakerorik), edonolako eskularruak.

Armairurako euro bana ekarri, bertan motxilak gordetzeko.

Bizkaiko Federazioak programazioa aldatzeko eskubidea dauka, bai eguraldiagatik bai bestelako arrazoi teknikoak direla-eta. Printzipioz eta bidaiatzeak arriskurik ekarri ezean, txangoak egin egingo dira.

Gogoratu: Federazioko begiraleak zuen zerbitzutara egongo dira une guztietan, ez izan zalantzarik eduki dezakezuen edozein arazoren berri emateko, zuei laguntzeko daudelako.

DIRU-SARRERA

Ordainketa, 96 orduko epean egin beharko duzue, Federazio honen Kutxabankeko kontuan ES32 2095 0360 18 3830811741, diru sarketa bat eginez, umearen izen abizenak jarriz.

Arautegia:

  • Goizeko 09.00etan aterako da autobusa, Bilbon, Capuchinos kalean, EITB-ko egoitzaren ezkerraldean (ikusi argazkia).
  • Eskola umeek arropa egokia eraman beharko dute eta batez ere eskularruak.
  • Eskola ume bakoitzak bereizgarria (petoa, zapia edo antzekoren bat) eraman beharko du eta bereizgarri hori ikusteko moduan eraman beharko du beti.
  • Ordu beteko (1) eskola emango da eta nahitaez parte hartu beharko dute umeek bertan.
  • Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Federazioak emango dio kaskoa ume bakoitzari.
  • Patinaje librea egiten ari diren bitartean arduradunek zainduko dituzte umeak, monitoreen lana eskola umeak babestu eta zaintzea baita.
  • Irteera bakoitzean 3 heldu joango dira, Federazioko arduraduna eta 2 monitore.
  • Irteera gunetik irten eta berriz hara heldu arte lau arduradun horiek izango duten umeen ardura.
  • Umeren batek diziplina hutsegitea egingo balu, eskola umea ohartarazi egingo litzateke.
  • Beste hutsegite bat eginez gero, umeak ezin izango luke Federazioak antolatutako beste irteeraren baten parte hartu.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).