BIZKAIA, EUSKADI ETA NAFARROAKO TXAPELKETA
Martxoaren 24an ospatu zen Bizkaiko, Euskadiko eta Nafarroako Txapelketaren emaitzak kontsulta ditzakezue. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Martxoaren 24an ospatu zen Bizkaiko, Euskadiko eta Nafarroako Txapelketaren emaitzak kontsulta ditzakezue. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.
Datorren igandean, martxoak 24, gure Bizkaiko Alpino Txapelketa ospatuko da. Izena emateko epea bihar, hilak 20, amaituko da, 20:00etan.
Datorren larunbatean, martxoak 9, eski alpetarreko gure Bizkaiko Txapelketa ospatuko dela gogorarazten dizuegu.
Probaren araudia hemen kontsulta dezakezue:
Otsailaren 10ean Astuneko estazioan alpetar eskiko modalitatearen ohiko Biakaiko Txapelketa egingo da. Elurraren egoerak ospakizuna eragozten badigu, beste data bat bilatuko dugu eta ahalik eta lasterren jakinaraziko dizuegu.
"+info" "lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.
Joan den azaroaren 19an Korrican (canicross) lehen jardunaldia ospatu zen Mendikosolo parkean. Irteerak oso harrera ona izan zuen eta haurrek gure kirola ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten.
Gogorarazi nahi dizuegu parte hartu nahi baduzue, izena eman dezakezuela Aldundiaren plataformaren bidez (Eskola Kirola) edo gurekin harremanetan jarriz 94 441 10 63 telefonora deituta.
Asteburuko eta Gabonetako irteeretarako zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:
Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.
Gogorarazten dizuegu aisia-txartelek (A3, TM, TM1, TM2 Y E1) irailaren 30era arte dutela balioa. Gure web orrian (www.fvdi.eus) edo 94 441 10 63 telefonora deituz berritu ditzakezue.
Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA