0004.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

AINGERU GARAY FERNÁNDEZ - JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ

Federazio honetatik gure kirolariak, Aingeru Garay Fernández (Loma Verde) eta Juan del Campo Hernández (Euro-Ski), zoriondu nahi ditugu, Baqueiran ospatu den eski alpetarreko Espainiako Txapelketan lortutako emaitza bikainagatik, 1. eta 2. postuak, hurrenez hurren.

Zorionak bioi.

IZOTZ IRTEERAK

Apirilaren 2an, igandean, izotz gaineko patinajearen programatutako azken irteera egin zen. Begiraleei eskerrak eman nahi dizkiegu egindako lanagatik, eta, jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu irteeretan parte hartu duten ikasleei.

Datorren denboraldian zain izango zaituztegu.

ESKOLA-KIROLEKO IRTEERAK

Joan den asteburuan elurretara egin genituen irteerak amaitu ziren. Elur faltagatik lehenengo biak atzeratu behar izan dituzten arren, azkenean programatutako irteera guztiak egin ahal izan dituzte.

Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu gure begiraleei, izan ere, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure Eskola Kirolaren benetako protagonistak dira.

Zuen parte-hartzea eskertzen dugu eta datorren denboraldian zuen zain egongo gara.

ESKI ALPETARREKO IRTEERAK ASTEBURUAN

Hurrengo bi asteburuetan eski alpetarreko irteerak egingo ditugu, abenduaren 27-28-29koa eta urtarrilaren 14-15-16koa, hurrenez hurren, eta elur faltagatik atzeratu egin ziren.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ

Juan del Campo Hernández (Euro-Ski) gure kirolariaren 27. postu aparta, Palisades Yahoe slalomean (AEB).

Zorionak, Juan.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).