
Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
Gaurtik aurrera, hainbat estazio astebururako irekita egongo direla baieztatu digute, besteak beste: Baqueira, Formigal, La Molina, Vallnord eta GrandValira. Okzitaniako (Frantziako) Pirineoan Cautares (Cauterets) herriko estazioa irekita egongo dela baieztatu digute. Eguraldiak gure aldekoa izaten jarraituko duelakoan, zerutik jausitakoarekin eta kanoiek botatakoarekin Sortzez Garbiko jaizubi bikaina edukitzea espero dugu.
Azkenenean, asteburu honetan elurra Pirinioetan izango dela ematen du. Dena den, badirudi praktikatzeko moduko gutxieneko elur-geruza astelehen eta igande bitartera arte ez dugula edukiko.
Espero dugu neguaren behin betiko hasiera izatea eta hotzari esker kanoiak erabiltzeko aukera edukitzea; elur nahikoa metatuta, Sortzez Garbiaren jaiegunean (abenduaren 8an) edo lehenago ere ondo pasatzeko moduan egoteko.
Izena emateko sistema berria dela eta, hurrengo denboraldian, azaroaren 18an, elurretara joateko eguneko irtenaldiei dagokienez, eta abenduaren 10ean izotz-pistara joateko eguneko irtenaldietarako, epea 15:00etatik aurrera hasiko da.
Aldaketa horrek ekar litzakeen arazoak direla eta, barkamena eskatu beharrean gaude baina plataforma informatikoa ordu horretarako programatuta dago.



Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA