0003.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

EGUNEKO IRTEERAKO ATZERAPENA

Elur falta dela eta, Abenduaren 27an Candanchuko eski estaziora egitekoa zen eguneko irteera atzeratu egiten dela jakinarazten dizuegu.

Aipatutako irteera Urtarrilaren 21ean burutuko da.

2016-2017 DENBORALDIAREN HASIERA

Inmaculadaren zubi luze honetan elurrarekin lehendabiziko harremana izan genuen. Oso eguraldi eguzkitsua izan genuen eta oso positiboa izan zen, baina egondako tenperatura altuek, geneukan elur apurraren hondatzea ekarri du. Adi egongo gara eta ea egia den aste bukaeran Pirinioetan elur zentimetro batzuk ekarri ahal dituen fronte bat sartzen den. Horri esker eta kanoiei esker, gure estazioek eskiatzeko kilometro gehiago eskainiko dizkigute.

IZOTZEKO IRTEERAK

Abenduaren 1etik 28ra izotz gaineko patinajea praktikatzeko  irteeretarako aurre-inskripzioa egin ahalko duzue.

Egutegia “ Eskola Kiroleko Irteetak-Izotzaren gaineko patinajea” atalean duzue ikusgai.

EUROPAKO MUSHING TXAPELKETA

Gure kirolaria den Jon Gonzalez Garciak (Bikejoring) merezimendu handiko 17. Postua eskuratu du asteburu honetan Norfolken (Ingalaterra) ospatutako Europako Txapelketan.
Halaber, erreleboetan (DCR) 17. postua lortu zuen.

ELURRETARAKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Elurretarako irteerako zozketaren emaitza konsulta dezakezue.

2016-2017 ZOZKETA

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).