0012.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

ESKI ALPETARREKO MUNDUKO KOPA

Juan Del Campo Hernández (Euro-Ski) eta Aingeru Garay Fernández (Loma Verde) kirolariek euren denboraldiarekin jarraitzen dute, oraingoan urtarrilaren 7an Eski Alpetarreko Munduko Kopako Slalom proban parte hartuko dute WC Adelbodenen (Suitza).

BADATOR ELURRA

Elurra iristen da Pirinioetako estazioetara, lodiera uste baino altuagoa izan da eta tenperatura jaitsieraren ondorioz kanoiak erabili ahal izango dira. Beraz, laster estazio gehiago irekiko direla espero dugu, bereziki Aragoikoak.

ESKOLA KIROLA

Gogorarazten dizuegu bihar, abenduak 13, hasiko dela izotz gaineko patinajean izena emateko epea.

KORRICAN (TXAKURKROSA)

Joan den azaroaren 19an Korrican (canicross) lehen jardunaldia ospatu zen Mendikosolo parkean. Irteerak oso harrera ona izan zuen eta haurrek gure kirola ezagutu eta praktikatzeko aukera izan zuten.

Gogorarazi nahi dizuegu parte hartu nahi baduzue, izena eman dezakezuela Aldundiaren plataformaren bidez (Eskola Kirola) edo gurekin harremanetan jarriz 94 441 10 63 telefonora deituta.

LURRETARAKO IRTEERAK ZOZKETA

Asteburuko eta Gabonetako irteeretarako zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

NAGUSIAK

TXIKIAK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorarazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten bigarren zozketan parte hartzeko aukera daukazue.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).