0009.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

30 URTE IZOTZ PISTARIK GABE BILBON

Lehengo larunbatean izotz hockeyari eta, zehatz-mehatz, Artxandako Nogaro izotz-pista zaharrari lotutako jokalarien, zuzendaritzetako kideen, epaileen eta beste hainbat lagunen arteko topaketa hunkigarria egon zen.
Egindako bazkarian bertan jokatu zuten hiru Hockey taldeen (Nogaro, Zazpi Kale eta Bizkaia) ibilbidearen irudiak ikusi ziren.
Bileran, betiko istoriotxoak kontatzeaz gain, aldarrikapenerako tartea ere egon zen, izan ere, inor gutxik ulertu dezake zelan egon daitekeen Bilboren moduko hiria izotz-pista barik, ingurukoek daukatela ikusita, besteak beste: Donostia, Gasteiz, Iruñea edo Logroño.
Federazio honek borrokan jarraituko du aipatutako pista eraikitzearen alde. Bien bitartean, besarkadarik beroena bertaratutako guztiei eta joaterik izan ez zutenei ere bai.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).