0013.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Istripuen aurrean jarduteko protokoloa

Kirol jardueraren praktikan istripurik izanez gero, federatu lez horrela jokatu behar izango duzu:

A) ESPAINIAR estatuan:

1- GEHIENEZ 7 EGUNEKO EPEA DAGO HELVETIA ASISTENTZIAKO PLATAFORMEI ISTRIPUAREN BERRI EMATEKO. HORRETARAKO, HURRENGO ZENBAKIETARA DEITU BEHAR DA:

 

 913 349 228 TELEFONOA

  

Lesionatutako pertsonaren izen-abizenak eskatuko dituzte, baita txartelaren modalitatearen arabera dagokion poliza-zenbakia ere:

                                 Aisia-poliza (A3, TM, TM1, TM2 eta E1 txartelak): poliza zenbakia: C6 C30 0008313

                                 Lehiaketa poliza (L eta H):                                     poliza zenbakia: C6 C30 0008304

Dagokion izapidea hasiko da eta federatuari hurrengo datuak eskatuko dizkizute:

  • Datu pertsonalak.
  • Istripua azaltzea.
  • IZAPIDE ZENBAKIA emango dizute.

BEHIN DATU HORIEK HARTUTA, TELEFONO ARRETA GUNEAK JOAN BEHAR IZANGO DUZUN GERTUENEKO ZENTRO MEDIKOA JAKINARAZIKO DIZU.

2- FEDERAZIOAREKIN HARREMANETAN JARRI ISTRIPU PARTEA IDAZTEKO (HORRETAN IZAPIDE ZENBAKIA ETA FEDERAZIOAREN IZENPEA NAHIZ ZIGILUA AGERTU BEHAR DIRA) eta FAXEZ ZENBAKIRA 902 103 005 EDO E-POSTAZ BIDALI GAINERAKO AGIRIEKIN BATERA (txosten medikoak, medikuek agindutakoak, etab.), HURRENGO HELBIDETARA:

                                                             

                                                                   Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

LARRIALDIAK

Larrialdirik izanez gero, federatua izanik, 24 orduko asistentzia telefonora deitu behar duzu. Bertan larrialdia koordinatuko dute hitzartutako zentro bateko larrialdiko asistentziara joateko:

                                                                913 349 228 TELEFONOA

HITZARTUTAKO ZENTROAK

Polizak estalitako asistentzia medikoak zentro medikoetan eskainiko dira edo erakundeak hitzartutako medikuek emango dituzte.

GARRANTZITSUA: Sozietateak ez ditu bere gain hitzartu bako zentroetan edo Gizarte Segurantzakoetan emandako asistentzietatik eratorritako gastuak, salbu bizitza salbatzeko horiek jaso behar direnean.

B) ATZERRIAN:

Bidaiako laguntza-telefonora deitu:


                                              913 939 030


• Federatuari adierazten dioten osasun-zentrora joatea.
• Fakturak eta agiri medikoak gorde.
• Helvetiak ordainduko ditu gastuak.
• Itzulketa eskatu Helvetiari BMS bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

Behar diren agiriak:

  • Federazioak izenpetu eta zigilatutako istripu-partea.
  • Fakturak.
  • Txosten medikoak.
  • Medikuek agindutakoak (behar izanez gero).
  • NANa.
  • Kontu korrontea.
  • Federazio-txartelaren kopia.

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).