0009.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Bizkaiko Txapelketa Astún estazioan ospatuko da Otsailaren 11n. Arautegia +info-Lehiaketak atarian kontsulta dezakezue.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ

Espainiako Neguko Kirolen Federazioko talde alpinoko kidea den eskiatzaile bizkaitarrak, 33. postuan bukatu zuen pasa den igandean ospatutako Kitzbuehel slalom mitikoa. Juan del Campo 66. Dortsalarekin irten zen eta bigarren txandara sailkatzeko 0.19ra baino ez zen geratu.

Ez dirudi gauza handia denik, baina eskiatzaile espainiar batek azken hamarkadetan Munduko Kopan lortzen duen sailkapenik onena da.

Juan, L2GS eta 2SL FIS-n  lehiatuko da datozen egunetan La Thuile eta Gressoneyn, Sestriere (Italia).

SALIDAS FIN DE SEMANA NIEVE

Este pasado fin de semana realizamos nuestra primera salida programada para esta temporada, coincidimos con la llegada de la nieve y aunque no pudimos ver el sol, si se pudo disfrutar de una excelente nieve. Esperamos que este año el preciado elemento blanco no nos abandone y así podamos realizar las salidas según el Calendario previsto.

BADATOR ELURRA

Bazen garaia, aste ezin izan da hobeto hasi, perineoetako estazio guztiak zuriz janzten dabiltza.  Iragarpenek datozen egunetarako ere elurra ematen dute.
Orain gozatzeko garaia da, baina gogoratu segurtasuna oso garrantzitsua dela. Burua erabil dezagun.

AGUR 2016 URTEARI

Elurraren esperoan jarraitzen dugu. Denboraldiaren hasiera oso esperantzagarria izan zen baina ordutik ona tenperatura altuak eta prezipitazio urriak baino ez ditugu izan.

Espero dugu urte berriarekin berri hobeak etortzea.

Urte berri on.

EGUNEKO IRTEERAKO ATZERAPENA

Elur falta dela eta, Abenduaren 27an Candanchuko eski estaziora egitekoa zen eguneko irteera atzeratu egiten dela jakinarazten dizuegu.

Aipatutako irteera Urtarrilaren 21ean burutuko da.

2016-2017 DENBORALDIAREN HASIERA

Inmaculadaren zubi luze honetan elurrarekin lehendabiziko harremana izan genuen. Oso eguraldi eguzkitsua izan genuen eta oso positiboa izan zen, baina egondako tenperatura altuek, geneukan elur apurraren hondatzea ekarri du. Adi egongo gara eta ea egia den aste bukaeran Pirinioetan elur zentimetro batzuk ekarri ahal dituen fronte bat sartzen den. Horri esker eta kanoiei esker, gure estazioek eskiatzeko kilometro gehiago eskainiko dizkigute.

IZOTZEKO IRTEERAK

Abenduaren 1etik 28ra izotz gaineko patinajea praktikatzeko  irteeretarako aurre-inskripzioa egin ahalko duzue.

Egutegia “ Eskola Kiroleko Irteetak-Izotzaren gaineko patinajea” atalean duzue ikusgai.

EUROPAKO MUSHING TXAPELKETA

Gure kirolaria den Jon Gonzalez Garciak (Bikejoring) merezimendu handiko 17. Postua eskuratu du asteburu honetan Norfolken (Ingalaterra) ospatutako Europako Txapelketan.
Halaber, erreleboetan (DCR) 17. postua lortu zuen.

ELURRETARAKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Elurretarako irteerako zozketaren emaitza konsulta dezakezue.

2016-2017 ZOZKETA

2016-2017 DENBORALDIA

Federazioak gogorarazi gura dizue bazkidea izateak aparteko garrantzia daukala. Izan ere, hala eginez gero, zuren gustuko kirola segurtasun osoz gozatu ahalko duzue.

Europa osorako istripu-asegurua lortu desakezue. Gure txartelek erreskatea eta pistetan asistentzia ematea ez ezik, lesioaren ondorengo jarraipena egiten dute. Aipatu beharra dago errehabilitazioa barne hartzearen garrantzia.

Informazio gehiagorako, "Federazioko Txartelak" atalean kontsultatu edo 94 441 10 63 telefonora deitu dezakezu.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

NAGUSIEK

TXIKIEK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten parte hartzeko aukera daukazue.

EUSKAL HERRIKO MUSHING TXAPELKETA

Azaroaren 5 eta 6an, Euskal herriko mushing txapelketa ospatuko da Ancinen.

ASTEBURUKO IRTEERAK

Datorren ostiralean, Urriak 28, Asteburuetan elurretara egingo diren irteeretarako aurreiskripzioa egiteko epea bukatzen dela jakinarazten dizuegu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Elurretara asteburuetan egingo diren irteeretara aurretiko izena emateko epea Urriaren 28an bukatzen dela gogorarazten dizuegu.
Halaber, eguneko irteeretarako ere aurretiko izen ematea egitea posible duzue, honen epea Azaroaren 11n bukatzen da.
Izotz gaineko Irristaketarako irteeretarako epeakAbenduaren 1etik 28ra izango da.

PRESIDENTEA AUKERATZEKO HAUTESKUNDEAK

Atzoko egunean, Gorka Martínez Salcedo Jauna Federazio honetako presidente izendatu zela jakinarazten dugu.

ESQUI ALPINO

Juan Del Campo Hernandez gure kirolariak denboraldia Top 30ean sailkatzeko prestaketa lanetan jarraitzen du. Horretarako entrenamendu zehatzez gain N.S.F.  proba desberdinetan parte hartzen du eta Usuahian ospatutako SL.SouthAmericancup proban 2. postu garrantzitsua lortu zuen.

Zorionak Juan.

2016-2017 TXARTEL PREZIOAK

Dagoeneko, badaukazue zuen esku 2016-2017ko txartelen prezio eta estaldurei buruzko informazio guztia.

ELECCIONES

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko Hauteskunde Batzordeak, Presidentea aukeratzeko hauteskunde prozesua abian jarri dela jakinarazten du.

Hauteskunde Egutegia

HELBIDERATZEAGATIKO DESKONTUA

Denboraldi honetan zuen Federazioetako txartelak helbideratzeagatik, deskontua lortuko duzuela jakinarazi behar dizuegu, aukeratutako modalitatearen arabera.

Informazio gehiago edukitzeko, jarri zaitezte kontaktuan gurekin, 94 441 10 63 edo hurrengo helbidean: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).