0002.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

BIZKAIKO TXAPELKETA

Tamalez, denboraldi honetan, eskola kiroleko partaideek lehiatu ezin dutenez, eta mugikortasunaren murrizketen ondorioz, ezin izango dugu gure Bizkaiko Txapelketa orain arte bezala egin.
Hurrengo Zuzendaritza Batzordean Euskal Federazioarekin batera kategoria absolutuei zuzendutako txapelketa bat egiteko aukera aztertuko dugu. Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Momentuz Eskola Kiroleko hastapen eta josteta jarduerak bertan behera jarraitzen dute eta zoritxarrez ez dirudi momentuz egoera honek aldaketarik izango duenik. Federazio honetan, egoera hau iraultzea ekarriko duten aldaketen zain jarraituko dugu, ea posible zaigun zuen seme-alabei eskiatzeko edo izotz gaineko irristaketa praktikatzeko aukera izango dutela laister esatea.

ALPINO TXAPELKETAKO DATA BERRIA

Azken murrizketen ondorioz, Alpinoko Bizkaiko txapelketa atzeratu beharrean gara. Libre dugun hurrengo data otsailaren 28a da (igandea).
Espero dugu pandemia honek atseden pixka bate matea eta txapelketa aurrera eramateko moduan egotea, hori baita guztiok espero duguna.

IZOTZ GAINEKO IRRISTAKETA IRTEERAK

Egungo egoeraren ondorioz, ezinezkoa zaigu programatutako izotz gaineko irristaketa datetako batzuetan irteerak egitea.
Federazio honetatik, lanean jarraitzen dugu eta gure jarduerak berriz ere egiteko moduan gaudenean data alternatiboak bilatuko ditugu eta jakinean izango zaituztegu.

BIZKAIKO TXAPELKETA - ESKI ALPINOA

Otsailaren 13an, Astungo estazioan, egoerak hobera egiten badu eta horretarako aukera ematen badigute, gure Bizkaiko Txapelketa klasikoa egingo dugu eski alpinoko modalitatean.
Laster jarriko dugu probaren araudia eta izena emateko aukera izango duzue.

ZOZKETA 2020-2021

Asteburuko zozketaren emaitza ikusgai duzue.

NAGUSIEN ZOZKETA

TXIKIEN ZOZKETA

Egungo egoerak iraun arte, irteera batzuk ezingo dira aurreikusitako datetan burutu.  Federaziotik data alternatiboak bilatuko ditugu, beti ere agintarien oniritziarekin.

 

ZER GERTATZEN DA KIROLAREKIN?

Kirola pandemia honen kaltedun handienetako bat izaten ari da, kostu ekonomiko handirekin, baina kezkagarriena giza kostua da, batez ere haurren artean; izan ere, martxotik ia ezin dute kirol-jarduera arauturik egin, eta horrek haurren osasun fisikoa eta mentala kaltetzea dakar. Oso gogor lan egin dute klubek, elkarteek eta federazioek gure agintariek Covid-19ri eusteko eskatzen dituzten protokoloetara egokitzeko, baina badirudi hori guztia ez dela nahikoa.
Egiaztatu da irailean ikastetxeetara aurrez aurre bueltatzearen aldeko apustua positiboa izan zela; eta ondorioz federazio honek kirol federatuaren eta eskola-kirolaren aldeko apustua egiteko egindako ekimen guztiak babestu nahi ditu. Espero dezagun laster egoera hau aldatzea.

AGUR 2020!!!!

2020. urtea oso elur-lodiera onarekin amaitu da neguko urtaroetan. Espero dezagun 2021ean pandemiak atseden hartzea, geltoki guztiak irekitzea eta mugikortasuna ahalbidetzea gure kirol gustukoenez gozatu ahal izateko.
URTE BERRI ON.

EGUBERRI ON

ASTUN ESTAZIOAREN IREKIERA

Aragoiko Autonomia Erkidegoak ezarritako murrizteak direla eta, Astun izango da bihar, hilak 23, irekiko duen estazio bakarra. Momentuz bakarrik Huescako bizilagunek baino ezingo dute bisitatu.

ESTAZIOEN IREKIERA

Elur munduarentzat albiste onekin gatoz. Estazioak irekitzen hasi dira. Katalunian gaur zabalduko dira eta Aragoin abenduaren 23an. Orain soilik erkidegoen arteko mugikortasuna baimentzea falta zaigu eta guk ere gure kirolaz gozatzeko aukera izatea.

S.O.S.- ELURRA

Neguko estazioak zabaltzea eskatzeko mobilizazioa izango da larunbat honetan eguerdiko 12:00etan Candanchuko parkinean

Elurra zain dago…. Orain bakarrik estazioak ireki ahal izatea falta da.

 

OUTLET AZOKA

Abenduaren 14tik 19ra outlet azoka bat ospatuko da Bilbon eta uste dugu interesgarria izan daitekela zuentzat. Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioko karneta erakutsiz gero, %10eko deskontu gehigarria izango duzue %50eko deskontua gainditzen ez duten artikuluetan. Estekan duzue informazio zehatza.

AZOKA

OHAR GARRANTZITSUA - ASTEBURUETAKO IRTEERAK ELURRETARA

Gaur egungo egoera dela eta (Covid-19), luzatu egin da elurretarako asteburuetako irteeretan izena emateko aurretiazko epea. Aipatutako epea, abenduaren 28an amaituko da. 

KIROLA ERE BADAGO

Bizkaiko Neguko Kirol Federazioak Euskal Herriko lau Kirol Elkarteek prestatutako dokumentuari atxikitzen zaio.

DOKUMENTU

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Federazio honek Asfedebi deklarazioari atxikitzen dio.

DOKUMENTU

EKML IKASTAROA

Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile ikastaroaren (EKML) informazioa eransten dizuegu. Titulazio eta formakuntza ofizial bat lortu nahi dutenentzako aukera bikaina dela deritzogu.

INFORMAZIOA

ELURRETARA IRTEERA 2020-2021

Elurretara programatutako irteeren aurretiako izen emate epea datorren azaroaren 2an zabalduko da eta 30ean itxiko da. Abenduaren 21-22 eta 23ko irteera martxora atzeratzen da.

Espero dugu egungo egoera hobetzea eta aurreikusitako programa bete ahal izatea.

ESKOLA KIROLA

Covid-19aren aurrean hartutako neurrien ondorioz, elurretarako irteeretako aurretiako izen-emate datak aldatu egin dira, orain azaroaren 2tik 30era izango direlarik.
Denboraldi honetan gehienez eskola adineko 3 kirolarik ahalko dute aurretiako izena eman, guztiak sexu berekoak izan beharko direlarik.

ELUR IRTEERAK

Irailaren 28tik aurrera ekingo zaie entrenamentuei, baina hastapen eta josteta jarduerak (besteak beste irteerak) oraindik behin behinean debekatuak daude. Federazio honek lanean diar du, zenbait aldaketekin esperotako datetan (urriak1 15) elurretako irteeretako aurretiako izen emateekin hasteko.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).