0001.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

EUSKADIKO MUSHING TXAPELKETA

Azaroaren 7an eta 8an, Antzinen (Nafarroan) Euskadiko Mushing Txapelketa egingo dute, Nafarroako Federakuntzarekin batera antolatuta.

"+info" "Lehiaketak" sailean araudia kontsultatu dezakezue eta izena emateko epeak ikusi.

30 URTE IZOTZ PISTARIK GABE BILBON

Lehengo larunbatean izotz hockeyari eta, zehatz-mehatz, Artxandako Nogaro izotz-pista zaharrari lotutako jokalarien, zuzendaritzetako kideen, epaileen eta beste hainbat lagunen arteko topaketa hunkigarria egon zen.
Egindako bazkarian bertan jokatu zuten hiru Hockey taldeen (Nogaro, Zazpi Kale eta Bizkaia) ibilbidearen irudiak ikusi ziren.
Bileran, betiko istoriotxoak kontatzeaz gain, aldarrikapenerako tartea ere egon zen, izan ere, inor gutxik ulertu dezake zelan egon daitekeen Bilboren moduko hiria izotz-pista barik, ingurukoek daukatela ikusita, besteak beste: Donostia, Gasteiz, Iruñea edo Logroño.
Federazio honek borrokan jarraituko du aipatutako pista eraikitzearen alde. Bien bitartean, besarkadarik beroena bertaratutako guztiei eta joaterik izan ez zutenei ere bai.

JUAN DEL CAMPO HERNANDEZEN DEBUTA MUNDUKO KOPAN

2015eko urriaren 25ean, bizkaitar gazte kirolariak lehendabizikoz parte hartuko du Nazioarteko Eski Federazioaren (NEF) Zirku Zuriko proba batean.
Rettenbach izeneko glaziar izugarrian, izen bereko Soeldeneko lehia-pistan egingo da 2015-2016 Alpetar Eskiko NEFeko Munduko Kopa inauguratzeko proba.
Urriaren 25ean Juan del Camporen txanda izango da, hain zuzen ere, bera espezialista den slalom eta erraldoiko modalitate teknikoetan. 21 urteko gaztea munduko onenen aurka lehiatuko da bertan.

Aurrera Juan!

ESKOLA KIROLEKO IRTENALDIAK

Dagoeneko prest dago 2015-2016 izotz eta elur-denboraldiko irtenaldiei informazio eguneratu guztia.

TM - TM1 - TM2 TXARTELAK

TM - TM1 eta TM2 txartelek prestazio bereziak dituzte eta ez daude elurra egotearen menpe, horregatik berritzea beti komeni da.

Galdetzeko zer edo zer baldin baduzue, jarri zaitezte Federazioarekin harremanetan. Telefono 94 441 10 63. Email Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).