0011.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

IZOZTZETARAKO IRTEERAK

Datorren maiatzaren 7an denboraldi honetako azken irteera burutuko dugu Gasteizko izotz pistara. Gogoratu irteera Gurtubay kalean dagoen Termibuseko behin behineko geltokitik egingo dugula 09:00etan.

BUKATU DA DENBORALDIA

Aurtengo Eski denboraldia kasik bukatua dago.Eski estazio gehienak denboraldia bukatu dute baina jaitsieraren bat egiteko gogoa dutenek Sierra nevada, Cauterets eta Masellako estazioak erabilgarri dituzte. Sierra Nevadak eta Cauteretsek asteburu honetan itxiko du eta Masellak hilabete bukaeran.

ESPAINIAKO SNOWBOARD TXAPELKETA (SBS)

Aritza Atutxa Olmos gure kirolariak bigarren postu bikaina lortu du pasa den Apirilaren 11n, Sierra Nevadan ospatutako Espainiako SBS Txapelketan.

Zorionak Aritza.

IZOTZETARAKO IRTEERAK

Urtero legez, Aste Santuko jaiak gertu ditugunean, izotzetarako irtenaldiak behin behinekoz etengo ditugu eta maiatzaren 7etik Aurrera berriro hasiko gara.

Oso ondo pasa oporretan eta, amaitutakoan, berriro egongo gara elkarrekin.

ESTATUKO ESKI-ALPETAR ABSOLUTUKO TXAPELKETA

Esporteko estazioan apirilaren 7an, 8an eta 9an ospatutako Estatuko Txapelketa Absolutuan, Juan Del Campo Hernándezek emaitza oso ona lortu du.

Juanek 1. postua lortu zuen Slalom Erraldoiko modalitatean eta 2. postua S. Erraldian.

Zorionak Juan.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).