Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu Federatu gurekin!
BIZKAIKO ESKI ALPINO TXAPELKETA
Datorren otsailaren 10ean Bizkaiko Eski Alpino txapelketa ospatuko da Astunen. Datozen egunetan probaren informazio guztia eta izen emateak burutzeko epeen berri emango dizuegu.
ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK
Datorren abenduaren 27an eski irteera programatuak hasiko dira. Aurten berritasun bat izango dugu, hiru eguneko irteera aste barruan. Espero dugu parte hartzaile guztien gustukoa izatea eta datozen denboraldietan eskaintza handitzea.
GABON ZORIONTSUAK
Bizkaiko Neguko Kirolen Federaziotik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu, eta zuriak badira askoz hobeto.
LEHEN ASISTENTZIA PISTETAN
Zuen kirola burutzerakoan, federatu txartela soinean eramatea oso garrantzitsua da. Istripuren bat izanez gero, botikinean aurkeztu beharko duzue eta horrela ez duzue dirurik aurreratu beharko. Gogoratu asistentzia telefonora deitzea eta ondoren Federazio honi parte ematea.
ESKI DENBORALDIAREN HASIERA
Iritsi da elurra azkenean eta Baqueira,La Molina, Boi, Masella eta Vallnord estazioek asteburu honetan zabalduko dituzte ateak, gainontzekoek abenduko zubian abiaraziko dutelarik denboraldia. Zaleontzako denboraldi bikain bat izatea espero dugu.
Azpikategoriak
FVDI · BNKF
Martín Barua Picaza, 27 - 3ª 48003 - Bilbao. BIZKAIA
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).