0013.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

ELURRETARAKO IRTEERAK

Gure elurretarako asteburuko irteeretan ekuatorea erdia gainditu dugu, hasi ginenean atzo izan zela ematen du, baina egiteko hiru irteera bakarrik geratzen zaizkigu. Azken elurteekin ziurtatu daukagu elurra.

MUNDUKO FIS ESKI ALPINO TXAPELKETAK SAINT MORITZEN (SUITZA)

Munduko Txapelketen barruan, Juan del Campo Hernandez ordezkari Bizkaitarra, erraldoia diziplinan lehiatuko da otsailaren 17an eta slalomean otsailaren 19an.
Zorte on Juan.

ALEMANIAKO KOPA – RACE 2017 SKIJÖRING

Bigarren postu bikaina eskuratu du Iban Vicente Artieda (Zazpi Lagun) eskiatzaile Bizkaitarrak, pasa den asteburuan Nassau-Warmensteinachen ospatutako Skijöring Alemaniako Kopan
Zorionak Iban.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Pasa den larunbatean Bizkaiko Txapelketa ospatu zen Astún estazioan. Nahiz eta aurreikusita ez egon, eguraldia lagun izan genuen, egun eguzkitsu eta egoera oneko elurrarekin gozatzeko aukera izan genuelarik.
Zuen parte-hartzea eskertu nahi dugu eta datorren denboraldian ikusiko dugu elkar.

Emaitzak +info-lehiaketak atalean ikus ditzakezue.

ESKOLA KIROLA IRTEERAK

2017/02/10-11-12 Termibus irteerak:

Aste buruko eski alpetarra:..........................................20 nasa.

Eguneko eski alpetarra................................................22 nasa.

Izotzaren gaineko patinajea.........................................19 nasa.

ESKI ALPETARKO BIZKAIKO TXAPELKETA

Irteerako antolaketa kontsultatzeko: "+info" - "lehiaketak".

CAMPEONATO DE BIZKAIA ALPINO

Otsailaren 8an (13:00etan) proba honetan izena emateko epea amaituko da. Ez utzi gerorako eta izena eman Bizkaiko eskiaren jai handian.

Araudia kontsultatu dezakezaue hemen: + informazioa - lehiaketa.

ESKOLA KIROLA IRTEERAK

2017/02/03 Termibus irteera (19:00etan)

Aste buruko eski alpetarra..................................20 nasa.

2017/02/05 Termibús irteera (09:00etan)

Izotzaren gaineko patinajea................................19 nasa.

CAMPEONATO VASCO-NAVARRO DE FONDO

El pasado fin de semana, se celebró en Belagua el Campeonato Vasco-Navarro de fondo. (clásico y libre)
Podéis consultar los resultados en +info – Competiciones.

ESKOLA KIROLA IRTEERAK

2017/01/27 Termibús irteera (19:00etan)

Aste buruko eski alpetarra.........................20 nasa.

2017/01/29 Termibús irteera (9:00etan)

Izoztzaren gaineko patinajea.....................19 nasa.

BIZKAIKO ALPINO TXAPELKETA

Bizkaiko Txapelketa Astún estazioan ospatuko da Otsailaren 11n. Arautegia +info-Lehiaketak atarian kontsulta dezakezue.

JUAN DEL CAMPO HERNÁNDEZ

Espainiako Neguko Kirolen Federazioko talde alpinoko kidea den eskiatzaile bizkaitarrak, 33. postuan bukatu zuen pasa den igandean ospatutako Kitzbuehel slalom mitikoa. Juan del Campo 66. Dortsalarekin irten zen eta bigarren txandara sailkatzeko 0.19ra baino ez zen geratu.

Ez dirudi gauza handia denik, baina eskiatzaile espainiar batek azken hamarkadetan Munduko Kopan lortzen duen sailkapenik onena da.

Juan, L2GS eta 2SL FIS-n  lehiatuko da datozen egunetan La Thuile eta Gressoneyn, Sestriere (Italia).

SALIDAS FIN DE SEMANA NIEVE

Este pasado fin de semana realizamos nuestra primera salida programada para esta temporada, coincidimos con la llegada de la nieve y aunque no pudimos ver el sol, si se pudo disfrutar de una excelente nieve. Esperamos que este año el preciado elemento blanco no nos abandone y así podamos realizar las salidas según el Calendario previsto.

BADATOR ELURRA

Bazen garaia, aste ezin izan da hobeto hasi, perineoetako estazio guztiak zuriz janzten dabiltza.  Iragarpenek datozen egunetarako ere elurra ematen dute.
Orain gozatzeko garaia da, baina gogoratu segurtasuna oso garrantzitsua dela. Burua erabil dezagun.

AGUR 2016 URTEARI

Elurraren esperoan jarraitzen dugu. Denboraldiaren hasiera oso esperantzagarria izan zen baina ordutik ona tenperatura altuak eta prezipitazio urriak baino ez ditugu izan.

Espero dugu urte berriarekin berri hobeak etortzea.

Urte berri on.

EGUNEKO IRTEERAKO ATZERAPENA

Elur falta dela eta, Abenduaren 27an Candanchuko eski estaziora egitekoa zen eguneko irteera atzeratu egiten dela jakinarazten dizuegu.

Aipatutako irteera Urtarrilaren 21ean burutuko da.

2016-2017 DENBORALDIAREN HASIERA

Inmaculadaren zubi luze honetan elurrarekin lehendabiziko harremana izan genuen. Oso eguraldi eguzkitsua izan genuen eta oso positiboa izan zen, baina egondako tenperatura altuek, geneukan elur apurraren hondatzea ekarri du. Adi egongo gara eta ea egia den aste bukaeran Pirinioetan elur zentimetro batzuk ekarri ahal dituen fronte bat sartzen den. Horri esker eta kanoiei esker, gure estazioek eskiatzeko kilometro gehiago eskainiko dizkigute.

IZOTZEKO IRTEERAK

Abenduaren 1etik 28ra izotz gaineko patinajea praktikatzeko  irteeretarako aurre-inskripzioa egin ahalko duzue.

Egutegia “ Eskola Kiroleko Irteetak-Izotzaren gaineko patinajea” atalean duzue ikusgai.

EUROPAKO MUSHING TXAPELKETA

Gure kirolaria den Jon Gonzalez Garciak (Bikejoring) merezimendu handiko 17. Postua eskuratu du asteburu honetan Norfolken (Ingalaterra) ospatutako Europako Txapelketan.
Halaber, erreleboetan (DCR) 17. postua lortu zuen.

ELURRETARAKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Elurretarako irteerako zozketaren emaitza konsulta dezakezue.

2016-2017 ZOZKETA

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).