0014.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

2022KO HAUTESKUNDEAK

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioako Hauteskunde Batzarrak jakinarazi nahi du hauteskunde prozesua hasi egin dela. Aurtengo maiatzaren 12an hautatuko dira Batzar Nagusiko kideak eta 2022ko ekainaren 15ean amaituko da prozesua Lehendakaria aukeratzen denean.

ESKOLA-KIROLEKO IRTEERAK

Federazio honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu elurretako eta izotzetako begiraleei, gure begiraleak, parte hartzen duten ikasleekin batera, gure Eskola Kirolaren benetako protagonistak baitira.

ESKOLA KIROLA

Joan den asteburuan amaitu genituen Gasteizko izotz pistarako irteerak. Elur-irteerekin gertatu zen bezala, izotz-irteeretan ere ez da gorabehera garrantzitsurik izan, eta, zorionez, Covid-ak tregoa bat eman digu, eta programatutako irteera guztiak ere egin ahal izan ditugu.

Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.

2022 LEKKAROD

Federazio honetatik Sergi Puig Pol (Zazpi Lagun) gure kirolaria zoriondu nahi dugu Lekkaroden, Frantziako Alpeetan, ospatu zen Open 6 txakur mailako Munduko Kopan lortutako hirugarren postuagatik.

Zorionak Sergi.

ESKOLA KIROLA

Joan den asteburuan amaitu ziren elurretarako irteerak. Hasiera zalantzazkoa izan den arren, covid-ak eragindako murrizketengatik, azkenean programatutako irteera guztiak egin ahal izan dira. Azpimarratu behar dugu ez dela gertakari aipagarririk izan eta ikasleek gure kirolaz gozatu ahal izan dutela.
Eskerrik asko parte hartzeagatik, eta datorren denboraldira itxarongo dizuegu.

GERRARIK EZ

    GERRARIK EZ - NO A LA GUERRA

MOVISTAR ESPAINIAKO KOPA SX-SBX 2021-2022

Juan Ilarduya Vijande (Loma Verde) gure kirolaria zoriondu nahi dugu, Movistar Espainiako Kopan SX modalitatean lortutako hirugarren postuagatik.

Zorionak Juan.

ELURTE BERRIAK

Denbora asko igaro ondoren, elurra itzuli da Pirinioetako eski-estazioetara. Hau albiste ona da neguko kirolak maite dituztenentzat, honek elur falta nabaritzen hasiak ziren pisten kalitatea hobetuko baitu.

BIZKAIA, EUSKADI ETA NAFARRAKO TXAPELKETA

Pasa den larunbatan gure Alpino Txapelketa egin genuen Astunen. Emaitzak gure webgunean kontsulta ditzakezue: "+info" - "lehiaketak".

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi. Datorren urtean ere zain izango gaituzue.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).