0012.jpg
Neguko kirolak

Bizkaiko Neguko Kirolen Federazioan, zure pasioan languntzen eta parte hartzen dugu   Federatu gurekin!

Noticias

2016-2017 DENBORALDIAREN HASIERA

Inmaculadaren zubi luze honetan elurrarekin lehendabiziko harremana izan genuen. Oso eguraldi eguzkitsua izan genuen eta oso positiboa izan zen, baina egondako tenperatura altuek, geneukan elur apurraren hondatzea ekarri du. Adi egongo gara eta ea egia den aste bukaeran Pirinioetan elur zentimetro batzuk ekarri ahal dituen fronte bat sartzen den. Horri esker eta kanoiei esker, gure estazioek eskiatzeko kilometro gehiago eskainiko dizkigute.

IZOTZEKO IRTEERAK

Abenduaren 1etik 28ra izotz gaineko patinajea praktikatzeko  irteeretarako aurre-inskripzioa egin ahalko duzue.

Egutegia “ Eskola Kiroleko Irteetak-Izotzaren gaineko patinajea” atalean duzue ikusgai.

EUROPAKO MUSHING TXAPELKETA

Gure kirolaria den Jon Gonzalez Garciak (Bikejoring) merezimendu handiko 17. Postua eskuratu du asteburu honetan Norfolken (Ingalaterra) ospatutako Europako Txapelketan.
Halaber, erreleboetan (DCR) 17. postua lortu zuen.

2016-2017 DENBORALDIA

Federazioak gogorarazi gura dizue bazkidea izateak aparteko garrantzia daukala. Izan ere, hala eginez gero, zuren gustuko kirola segurtasun osoz gozatu ahalko duzue.

Europa osorako istripu-asegurua lortu desakezue. Gure txartelek erreskatea eta pistetan asistentzia ematea ez ezik, lesioaren ondorengo jarraipena egiten dute. Aipatu beharra dago errehabilitazioa barne hartzearen garrantzia.

Informazio gehiagorako, "Federazioko Txartelak" atalean kontsultatu edo 94 441 10 63 telefonora deitu dezakezu.

ASTEBURUKO IRTEERETARAKO ZOZKETAREN EMAITZA

Asteburuko zozketaren emaitza kontsulta dezakezue:

NAGUSIEK

TXIKIEK

Irabazie suertatu ez direnentzat, gogorazten dizuegu denboraldian zehar bajak ematen direla eta jendeak batzutan muzin egiten diola. Beraz, programaturiko irteeretako baten parte hartzeko aukera daukazue.

ASTEBURUKO IRTEERAK

Datorren ostiralean, Urriak 28, Asteburuetan elurretara egingo diren irteeretarako aurreiskripzioa egiteko epea bukatzen dela jakinarazten dizuegu.

ESKOLA KIROLEKO IRTEERAK

Elurretara asteburuetan egingo diren irteeretara aurretiko izena emateko epea Urriaren 28an bukatzen dela gogorarazten dizuegu.
Halaber, eguneko irteeretarako ere aurretiko izen ematea egitea posible duzue, honen epea Azaroaren 11n bukatzen da.
Izotz gaineko Irristaketarako irteeretarako epeakAbenduaren 1etik 28ra izango da.

Azpikategoriak

FVDI · BNKF

Martín Barua Picaza, 27 - 3ª
48003 - Bilbao. BIZKAIA

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).