Azken elurteei esker, ostiral honetan asteburuetako irteerekin hasiko gara. Hiru atzerapen eta gero, Candanchura joan gaitezke azkenean elur jardunaldi bikainez gozatzera.
Azkenean hemen da elurra, etorri da eta badirudi hiru egunetan azken bi hilabeteetan erori ez dena botako duela. Pirinioetan elurte politak ari dira izaten eta denboraldiari berriz ere indarrez ekingo diogu.
Zoritxarrez urtarrilaren 17-18 eta 19ko irteera atzeratu beharrean gara. Elur faltak aipatu irteera martxoaren 29-30 eta 31ra atzeratzera behartzen gaitu.
Elur falta dela eta urtarrilaren 11, 12 eta 13an aurreikusitako irteera atzeratzeko beharrean gaude. Aipatu irteera martxoaren 22, 23 eta 24ko astebururan burutuko da.
Elur falta dela eta abenduaren 26, 27 eta 28an aurreikusitako irteera atzeratzeko beharrean gaude. Aipatu irteera martxoaren 15,16 eta 17ko astebururan burutuko da.
2018/2019 denboraldia zubi honetan hasten bada ere, egia da elur faltak aipatu hasiera ilunduko duela. Inguruko pistei dagokionez, elur pixka bat izango dugu Cerler, Boí eta Baqueiran.
Espero dugu hau aldatzea eta elurra hastea, baina epe laburreko aurreikuspenak momentuz ez dira itxaropentsuak.
Azpikategoriak
FVDI · BNKF
Martín Barua Picaza, 27 - 3ª 48003 - Bilbao. BIZKAIA
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure nabigazio ohituretatik sortutako profilean oinarritutako zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko (bisitatutako orriak, adibidez).